This jam is now over. It ran from 2023-11-17 17:00:00 to 2023-11-20 18:00:00. View results

Itch.io-n zein Game Erauntsiaren orrialdean izen ematea bete behar da parte hartzeko.

Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak eta UPV/EHUk Euskal Game Jama aurkezten dute. Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da.

48 orduko epean bideojoko bat sortzeari ekingo diote euskara hutsean egingo den lehen Game Jameko parte hartzaileek. Azaroaren 17an 18:00etan hasiko da sormen prozesua; bi egun ondoren, azaroaren 19an, proiektuak bukatuta eta itch.io plataforman argitaratuta eduki beharko dituzte. 

Online zein aurrez aurrez parte hartzeko aukera egongo da. Bilbon, Bizkaia Aretoa UPV/EHUn egingo da aurrez aurreko ekimena.

Aurkeztutako bideojoko guztiak euskaraz egon beharko dira.

Izen ematea taldeka edo bakarka egin daiteke.

  • 18 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake.
  • Fitxa honetan izena eman beharko da; gainera, Itch.io erabiltzailea eduki beharko da, eta bertan sortutako Euskal Game Jam atalera batu.
  • Bideojokogile hasiberriek zein profesionalek izena eman dezakete. Hala ere, bideojokogintzan oinarrizko ezagutzak edukitzea ezinbestekoa da.
  • Taldeak gehienez bost pertsonakoak izango dira. Taldekideak banaka erregistratuko dira, eta, ondoren, taldeko ordezkariak mezu elektronikoa bidali beharko du bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera taldearen erabiltzaile izenekin "Euskal Game Jam izen ematea" gaiarekin.
  • Bakarrik dauden, baina taldea eratu nahi duten partaideek fitxa honen iruzkinetan zein gure Discord zerbitzariko "Euskal Game Jam" txatean idatz dezakete kide bila.
  • Aurrez aurre edo online parte hartuko den zehaztu behar da. EHUko ikasleek lehentasuna izango dute aurrez aurre parte hartzerakoan (EHUko helbide elektronikoa erabili beharko dute izena ematerakoan).

  • Azaroaren 17an 18:00etan hasiko da Game Jam ekimena; azaroaren 19ko 18:00ak arte iraungo du.
  • Epe horretan bideojokoa garatu beharko da; plangintza talde bakoitzaren esku egongo da.
  • Bilboko Bizkaia Aretoa UPV/EHUn aurrez aurre parte hartzeko aukera dago; esan bezala, EHUko ikasleek lehentasuna izango dute izena ematerakoan.
  • Bizkaia Aretoa UPV/EHUn elkarrekin bizitzeko oinarrizko arauak errespetatu beharko dira.
  • Partaideek euren bideojokoetan lan egiteko gela edukiko dute. Mahaia, argindarra eta Internet konexioa bermatuko dira; gainerako material guztia parte hartzaileek jarri beharko dute (ordenagailuak, tabletak, etab.).
  • Jangela egongo da. 
  • Bertan lo egiteko aukera egongo da. Partaideek lo zakuak eraman beharko dituzte.
  • Informazio eta arau orokorrak aldez aurretik eskainiko dira.
  • Talde hibridoak sortzeko aukera dago: kide batzuek Bizkaia Aretotik parte hartzen duten bitartean, besteak online ibil daitezke.

  • Azaroaren 17an 18:00etan hasiko da Game Jam ekimena; azaroaren 19ko 18:00ak arte iraungo du.
  • Epe horretan bideojokoa garatu beharko da; plangintza talde bakoitzaren esku egongo da.
  • Discord, Jitsi edo bestelako zerbitzuak erabil daitezke partaideen arteko komunikazioa errazteko.
  • Talde hibridoak sortzeko aukera dago: kide batzuek Bizkaia Aretotik parte hartzen duten bitartean, besteak online ibil daitezke.

  • Bideojokoak euskaraz egon beharko dira.
  • Ekimena abiatu aurretik antolatzaileek hautatutako gai orokorra zehaztuko da. Hau partaide guztiei helaraziko zaie, eta bideojokoa horren inguruan sortu beharko dute.
  • Euskal Game Jameko itch.io atalean argitaratu beharko dira bideojokoak. Azaroaren 19an, 19:00etan igota eduki beharko dira.
  • Bideojokoa sortzaileena izango da: baimen guztiak garatzaileenak dira.

  • Sormen prozesua bukatu ostean, gainerako sortzaileen lanak probatzeko aukera egongo da; ez hori bakarrik, interesgarrienak bozkatzeko unea ere helduko da.
  • Euskal Game Jameko partaideek soilik bozka dezakete.
  • Hiru kategoria nagusi egongo dira: aurkezpen orokorra, originaltasuna eta dibertigarritasuna.
  • Bozketa azaroaren 26ko 18:00etan itxiko da. Epe horretan ezingo dira aurkeztutako bideojokoak aldatu edo eguneratu.
  • Bozketa epea bukatuta, jokoa moldatzen jarrai daiteke, hala nahi izanez gero.

  • Euskal Game Jameko partaideek euren materiala erabili beharko dute parte hartzerakoan: ordenagailuak, programak, etab.
  • Tresna, baliabide edo laguntza publikoak erabiltzeko aukera dago.
  • Ez da IA bidez sortutako bideojokorik, asset-ik edo baliabiderik onartuko.
  • Baliabideen zerrenda orokorra hemen aurki dezakezue.


Submissions(12)

All submissions
·
Browser playable (6)
·
Windows (4)
macOS (1)
Linux (1)

No submissions match your filter

2D edo 3D? zuk aukeratzen dezu!!
Survival
​Hizkiak hitzetan bihurtu!
Educational
Play in browser
1. Euskal Game Jamean egindako jolasa
Puzzle
Extra-lurtar ingurune natural baten sorkuntza joko lasaigarri bat
Simulation
Action
Play in browser
Untxia gose dago, lagundu Azenarioak hartzen!
zure kolore aldatu duzu oztopak eta enigmak egiteko.
Platformer
Platformer
Play in browser
Plataformako joko nazkagarri, desatsegin eta dibertigarria
Platformer
Play in browser
Simulation
Play in browser
Prozesuaren zati bat
Prepare magic potions as fast as you can #EUSKALGAMEJAM
Simulation
Play in browser